2013-11-25

2013-05-22

Maddi Mendibil Urruzunotarrak gehituz lehiaketan saritua izan da!

Elgoibar Ikastolako Maddi Mendibil ikaslea Urruzunotarrak gehituz lehiaketan saritua izan da. Maddik Beranduegi kabroia izeneko ipuina idatzi zuen eta, esan bezala, saritua izan da. datorren irailean, irabazle suertatu diren beste hainbat ikaslerekin batera, Aubixan egingo den egonaldian parte hartuko du. Egonaldi hori hainbat idazle gaztek gidatua izango da.
Zorionak!!

2013-03-22

Ongi etorri

Gure blogak baditu munduan zehar jarraitzaileak!
Kaixo, ongi etorri!




2013-03-21

KORRIKA 18

Iritsi da eguna. Iritsi da Korrika 18 Elgoibarrera eta, korrika, abiada bizian osatu dute Elgoibar Ikastolako ordezkariek euren bidea. Ondo atera da aurtengoan ekimena. Zabaldu da ikastola osatzen dugun artean mezua, eta eman ditu fruituak.
Zorionak eta eskerrik asko!

Aupa Pake!!!


Aupa Edurne eta Regina!!


Aupa Miren eta Maddi!



Portatu zarete!

2013-03-13

Martxoaren 8a Elgoibar Ikastolan

Aurreko martxoaren 8an ikastolako ikasleek emakumearen eguna ospatu zuten. Horretarako, DBH 3ko eta DBH2 ko neska-talde bat lanean aritu da mosaiko erraldoi bat egiten. Lan handia egin dute, gainera,  jolas-orduetan aritu dira lanean; baina merezi izan du!
Zorionak!

Klik

2013-03-12

Korrika 18

Badator Korrika 18. Datorren ostegunean hasiko da Andoainen eta hilaren 24an bukatuko da Baionan. Elgoibartik martxoaren 20an pasako da. Jada martxan gara eta egun horretarako ekimenak abian dira.  Hasteko horra Esne beltza taldeak egindako bideoa.On egin!