2018-11-29

PRESTAKETA LANETAN

Hiru egun besterik ez dira falta Euskararen Eguna ospatzeko !! Ikasleak jo ta su lanean
dauzkagu. Egunean zehar egingo ditugun ekintza guztien jarraipena egiteko eta
kontatzeko DBH3.mailakook kazetari talde bat osatu dugu. Argazkian talde honetako
kideak ikusten dira:


Ezkerretik eskuinera: Haritz Intxausti, Markel Batolomé, Unax Esnaola, Ane Rodriguez,
Iker Alberdi, Macarena de la Paz, Adrian Charles, Izaro Iriondo eta Pau Camaló.


Entseguak hasi dira Argitxoren antzerkirako. Psikomotrizitate gelan ari dira entseguak
egiten DBH2. mailakoak. Argitxok eta bere laguntzaileek prest daukate gidoia eta egia
esan oso interpretazio polita prestatzen ari dira. Gainera, dantza ere egingo dute
Euskaraldiko kantuarekin.




Horrez gain, ahobizi eta belarriprest txapak ere egin dituzte.
















Antzerkiaren apainketa lana DBH3-koak egin dute. Kartel handi bat diseinatu eta margotu
dute Karakate mendia irudikatuz, antzerkiko eszenatokia apaintzeko. Kolore biziak erabili
dituzte, ze artistak!!



4.mailakoek ere badute euren egitekoa. Astelehenean LH 1-6 ikasleekin jolasak egingo
dituzte. Gela bakoitzak bere lana hartu du eta ideia asko pentsatu dituzte: aulki-jokoak,
zapiaren jolasa, asmakizunak, dantzak…

Dena prest dugu eguna borobila izan dadin!

2018-11-28

BADATOR EUSKARAREN EGUNA!

Badator euskararen eguna! Abenduaren 3 an izango da eta, gainera, aurten Euskaraldia ere
ospatuko dugu Ikastolan.
Resultado de imagen de euskaraldia
Hainbat ekintza ezberdin izango ditugu egunean zehar. Lehenik eta behin, txapa banaketa
bat egingo da non,bi aukera dauden, Ahobizi eta Belarriprest. Bakoitzak nahi duen rola
aukera dezake. Horrez gain, kamiseta banaketa ere  egongo da lehenengo orduan, “Aldapan
gora edo behera, iritsi dadila denera“ lelopean. Ondoren, HH-ekoei Argitxoren antzerkia
egingo diete DBH2. mailakoek  (9:20 - 10:10). Argitxo ezagutzeko eta berarekin kantuan
egitekoaukera izango dute Ikastolako txikienek. Jarraian, erdiko aretoan Sebasen eskutik
pregoia izango da (10:20 - 10:30) eta amaitzean denok batera  Argitxori kantuak abestuko
dizkiogu.


Goizeko azkenengo ekintza, DBH4koen esku dago, eta ekintza hau jolasak egitea izango da.
LHkoen jolasean diharduten bitartean,  DBH1, 2 eta 3koek zinemaz gozatuko dute Herriko
Antzokian.


Arratsaldeko lehenengo orduan (14:30 - 15:30), erdiko aretoan Euskaraldiko dantza egingo
dugu. Ikasle eta irakasle guztiak dantzan jarriko ditugu Euskaraldiko kantaren erritmoan!
https://www.youtube.com/watch?v=vT1wM1T7GfU
Gainera, kanpoko pistetan mosaiko erraldoi koloretsu bat egingo dugu denon artean eta
jarraian maila bakoitza Ikastolako txoko ezberdin baten eseriko da eta txokolatada gozo bat
egingodugu.


Hona hemen eguneko egitarauaren kartela: