2018-12-03

EUSKARAREN EGUNA IRITSI DA!

Goizeko lehen ordutik gaur egun berezia dela somatzen da. DBHkoek kamisetak jantzi
ditugu eta “Ahobizi” txapak ipini ditugu. Dena prest dago Euskararen eguna ospatzeko!
Kazetari taldeak argazki kamara prest dauka egunean zehar gertatzen den guztia jasotzeko.
Erdiko aretoa eta gelak oso politak geratu dira ikasleek jarritako apaingarriekin.

9etan HH eta LHkoak iritsi direnean, Argitxok antzerkia aurkeztu du eta kantuan eta dantzan
aritu dira. Ze ondo pasatu duten!


10:15ean Ikastolako ikasle, irakasle eta langile guztiak Erdiko aretoan bildu gara. Lore
Iriondok eta Naroa Ortegak aurkeztu dute sarrera ekitaldea eta ondoren Sebasek pregoia
egin du.

Ekitaldia amaitu denean, gure korrespontxsala den Unax Esnaolak Sebas Larrañagari eta
Argitxori elkarrizketa berezi bat egin die.

Ondoren, DBH 1-2-3koak Herriko Antzokira joango gara "Errementari" pelikula ikustera.
Patxi errementaria ipuinean oinarrituko pelikula da. Ia gustatzen zeigun!


Bitaretan, DBH$.mailakoak LHko ikasleekin jolasak egiten pasako dute goiza. 470
ikaslek baino gehiagok hartu dute parte jolasten eta esteka honetan ikusten den bezala,
txoko desberdinetan banatuta egon dira:



Arratsaldean frontoira jaitsiko gara mosaikoa osatzera eta dantza egitera. Azkenik denok
txokolatada bat egingo dugu


No hay comentarios:

Publicar un comentario